Filmak eta musika antzekoak dira: Sentimenduen eta gogoen progresio hutsa.
Mostrando entradas con la etiqueta hezkuntza. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta hezkuntza. Mostrar todas las entradas

martes, 29 de noviembre de 2011

"Filmazpi" atzerriko filmak euskal azpitituluekin!

Gaur bertan, harrituta utzi nauen berri bat irakurri dut. Baina harrituta, hitzaren zentzu onean!

Badirudi Eusko Jaurlaritzak atzerriko filmak edo geure hizkuntzan eginda ez dauden filmak euskaratzeko programa berri bat eraiki eta kaleratu duela. Programa horren izena, “Filmazpi” da. Programa honen helburua edo funtsa ez da ahotsak aldatzea, baizik eta euskarazko azpitituluak jartzea. Hori bai, behar diren eskubideak errespetatuz eta betez.

“Filmazpi” programa, Donostia Kulturak kudeatuko du eta gainera, Tabakalera, Euskal Filmoteka eta Donostiako Zinemaren Ekitaldi Internazionalaren partehartzea izango du. Programa Azaroaren 24an aurkeztua izan zen Donostian, Lurdes Azurmendi (Hizkuntza Politikaren kontseilariordea) eta Josemi Beltránen ( Kultura donostiarraren Zinema Unitatea) eskutik.

Dagoeneko badaude hainbat filma azpitituluekin. Esaterako, Janu Metz-en “Armadillo” (2010) filma edo Kim Longinottoren “Pink Saris” (2010) filma. Honekin batera, aipatu behar da proiektu honek bi zati dituela. Lehenengoa, filmei azpitituluak jartzean datza. Bigarrena, sarean igotzea eta horren doako jaitsiera ahalbidetzean datza.

Proiektu honen helburua, euskara ahalik eta esparru gehienetara zabaltzea dela uste dut. Hori dela eta, horren alde aurkezten naiz esanez, hizkuntzak ez dituela mugak itxi behar, zabaldu baizik!


Iturria: abc

sábado, 5 de noviembre de 2011

Zinema eta hezkuntza eskutik doaz!


Orain dela bi egun Sofia Erreginak Charo Lopez aktoresari FAD saria eskaini zion azken honen ibilbide zinematografikoa dela eta. Charo Lopezek eskerrak eman eta gero bere diskurtsoarekin jarraitu zuen azpimarratuz zinema eta hezkuntza eskutik joan behar diren bi gai direla. Hau da, zinema ez da soilik entretenimendurako, hausnarketarako ere baliagarria da.

"El cine, el teatro o la televisión no sólo son entretenimiento, ya que también pueden contribuir a hacer un mundo más humano y justo para todos", destacó López, que insistió en que tanto en el cine como en su trayectoria vital nada es tan importante como los valores.

Askotan aipatu izan dudan bezala, filmekin ere hainbat balore transmititu ditzakegu. Haurrak hasieran ez dira konturatuko, baina helduak direnean eta atzera begiratzen dutenean, filmekin zenbat ikasi zuten birgogoratuko dute.
Honekin batera, azpimarratzekoa da FAD instituzioa 1995tik “Baloreetan oinarritutako zinea eta hezkuntza” proiektu batean dabilela. Haien helburua da pelikulen gaia eta edukia erabilita, gainontzekoei zenbait jarrera eta giza gaitasunak transmititzea da.

 "La fortaleza de una sociedad depende de su capacidad por educar a los niños. En los primeros años de vida se siembran las bases de la personalidad y de la autoestima"

Nire iritzia hobeto laburtzeko, hona hemen EGEDA instituzioko presidenteak esandakoa:

"El cine y su industria están en deuda con la FAD. Gracias a la FAD porque ha enseñado a muchos niños y adolescentes que, además de una experiencia apasionante, el cine es un perfecto recurso de comunicación que dice cosas; que expresa ideas, que abre una ventana a otros mundos y otras realidades"

Beti esaten dute, zinema komertzializazio hutsa dela eta agian, arrazoia dute, baina goian aipatutakoa ezin du inork ukatu. 


Iturria: El mundo