Filmak eta musika antzekoak dira: Sentimenduen eta gogoen progresio hutsa.

viernes, 9 de diciembre de 2011

Gaur eta Bihar, Disney Channel-en...

Haur maiteok! Gaur gauean adi egon zaitezte Disney Channelen! Izan ere, Gabonak direla eta, magiaz beteriko filma bat emango dute gaur, gaueko 21:30 eta, bihar, arratsaldeko 16:00
Filmaren izena… NICO, EL RENO QUE QUERÍA VOLAR da.

Beraz, gogoratu hitzordu bat daukazuela Disney Channelekin.




Iturria: Programazioa

lunes, 5 de diciembre de 2011

Gaurko telebistan!

Hainbat filma izango ditugu gaur ere gure telebistan!


Disney Channelen, gaueko 22:00, Phineas y Ferb através de la 2ª Dimensión.
Boing-en, gaueko 21:35, Ben 10: A contrareloj

domingo, 4 de diciembre de 2011

Gaurko arratsaldeko filmak

Gaur, abenduak 4, asteburu guztietan bezala, Disney Channelek haren etxeko filma bat aurkeztuko digu. Igande honetan, Bambi izango da protagonista.

Filma honetan, geldialditxo bat egingo dut nire iritzi pertsonala botatzeko.

Txikia nintzen Bambi ikusi nuen lehen aldiz. Baina hasiera batetkl, haren gaiaren mamiak hunkitu ninduen. Izan ere, beti esan dut haurrentzako filmek ideia edo esanahi garrantzitsu bat dutela marrazki bizidunen atzetik. Bambik, esaterako, gure errealitatearen zati dramatiko eta tristea aurkesten digu. Zati bat esaten dut, batez ere, gure errealitatean oso zaila delako oreinak, untxiak, mofetak… elkarrekin ikustea. Beraz, gure errealitatearen zati dramatiko horretara itzulita, honi erreferentzia egiten nion: Guk, pertsonok, animaliak hiltzen ditugu.
Hori dela eta, uste dut beti tristura datorkidala “Bambi”, “Dumbo” eta “Tod eta Toby”ri buruz hitz egiten dugunean. Istorio tristeak dituzte, gertaera triste batzuk ematen direlako, baina beti gizakiok eragindakoak.
Hori haurra zarenean ez zara konturatzen, heldutasunean eta zeure gizartea hobeto ezagutzen duzunean, berriz, gauzak aldatzen dira.


Ezer gehiagorik gabe, “Bambi” oreinatxoaren abenturak eta tristurak ezagutu nahi badituzue…


Gaur, abenduaren 4an, Disney Channelekin 16:00 hitzordua daukazue.

Horrez gain, beste kate batzuetan honako pelikula hauek emango dituzte:


Boing-en, arratsaldeko 15:35, Barbie: Escuela de princesas.
Clan TV-en, arratsaldeko 16:00, Batman: El misterio de Batwoman.
Antena 3-an, arratsaldeko 16:00, La mejor epoca del año.

Iturria: Programazioa

jueves, 1 de diciembre de 2011

Abenduko Filmen estreinaldiak

Pasaden hilabetean egin nuen bezala, hilabete berri honi hasiera emateko, abenduan zehar zineman emango dituzten haurrentzako filmen zerrenda zintzilikatuko dizuet.
Beraz, arazoren bat izanez gero mezu bat jarri eta zeuen galderak erantzuten saiatuko naiz!

Abenduak 2
Happy Feet II
Vicky Bikingoa eta Thorren mailua
Acero Puro
Abenduak 7
Arthur Christmas: Opari operazioa
Abenduak 16
Alvin eta urtxintxak
Abenduak 21
Lehoi Erregea (3D)
Abenduak 23
Copito de Nieve
El Cascanueces (3D)


Iturria: Filmaffinity

miércoles, 30 de noviembre de 2011

ATAL BERRIA!

Egun on blogariak!
Beno, ikusi ahal duzuenez, gure blogaren eskuinaldean atal berri eta berezi bat daukagu... FILMEN MUSIKAZ GOZATU!
Izenak esaten duen moduan, haurrentzako filmen inguruko abestiak entzuteko aukera izango duzue! Hala ere, eskertu beharko diogu geuretzat ezezaguna de Helenaelflady-ry. Izan ere, berak youtubera igo ditu geure filmen abesti gehienak. Beraz, MILA ESKER! Hala ere, berak igotako musika zuzenean entzun gure baduzue hona hemen haren kanalaren helbidea: http://www.youtube.com/user/helenaelflady


martes, 29 de noviembre de 2011

Open your eyes (to love)!

Youtubetik begiratzen nenbilela, honako bideo honekin topo egin dut... Hain handia izan da utzi nauen poztasuna, zeuekin konpartitzea erabaki dudala!

“Iratxoen Erregea”-ren itzulera!

Pixarrek (Disneyekin batera), 2013an, Philip K. Dick-en liburua zinematara eramateko helburua dauka. Liburuaren, eta bide batez, pelikularen izena “King os the Elves” edo “Iratxoen Erregea” da. Istorioa Mississippi riberan garatzen da, eta trol baten agindupean dauden iratxo talde bat dira protagonistak. Agintaritza hori amaitzeko asmoz, iratxoen erregea izan zena, iratxoak gasolindegi batera bidaltzen ditu. Bertan,  trol arriskutsuarekin amaitzen lagunduko dien eta haien erregea izendatuko duten, Shadrach Jones izeneko gizon batekin topo egingo dute.
Aron Blaisek eta Robert Walkerrek izango dira filma honen zuzendariak. Beraz, soilik denbora izango da geure oztopo nabarmena filma honetaz disfrutatu nahi izanez gero..

Iturria: Animazioa