Filmak eta musika antzekoak dira: Sentimenduen eta gogoen progresio hutsa.

lunes, 31 de octubre de 2011

Halloween filmak telebistan!

Gaur, Irailak 31, adi egon zaitezte haur guztiak! Boing, Clan, Disney... Halloween inguruko hainbat filma botako dituzte! Hori bai, gauean pisoihala jantzi behar izango duzue... Ongi izan egun honetan eta kontuz ibili gauean aurkitzen duzuenarekin...

domingo, 30 de octubre de 2011

Rapunzel: Disneyko Hamargarren Printzesa

  Pasaden hilabetean, Urriak 2an, Disneyk Rapunzel hartu zuen hamargarren printzesa bezala Kensington Jauregian, Londresen.
    Mundu osoko hainbat haurrek Rapunzeli ongietorria eman zioten. Baita gainontzeko printzesak ere, halaber, Arielek, Aurorak, Bellak, Cenicientak, Jasmínek, Mulanek, Pocahontasek, Blancanievesek eta Tianak.
   Printzesa bakoitzak bere istorioa du. Adibidez, Rapunzel heroia modernoa da, hau da, nahiz eta bere bizitza osoan dorre baten barruan ezkutatuta bizi, ez da arazo larrietan dagoen emakumea. Rapunzel, 21 metroko ile magikoa duena, kuriosoa eta aktiboa da eta bere egunerokotasunean artean, liburuetan eta bere imajinazioan murgilduta ibiltzen da. Izugarrizko jakingura dauka kanpoko munduaz eta zerbaitek esaten dio bere patua dorre haren kanpotik dagoela.



    Atzo bertan ikusi nuen nik filma hau berriro ere. Izugarrizko aldaketa kulturala emna delakoan nago. Izan ere, Tiana printzesaren istorioarekin ere aldaketa nabarmenak egon ziren. Hau esaten dut, batez ere, antzinako filmeetan printzesak leloak zirudietelako. Esaterako, Mari Errauskinek edo Edurne Zurik, garai hartako emakumeen antzekoa zen, hots, garbitzen zuten eta garrantzitsuena, printze baten beharra zuten arazoetatik irtetzeko.
   Baina, gaur eguneko printzesek, berriz, bizitzaren beste ikuspegi moderno bat ematen digute. Nire ustez, produktoreak konturatu dira zeinnolako eragina duten horrelako filmeek haurrengan eta hori dela eta, didaktikoagoa diren pelikula batzuk egiten dituzte.
   Beraz, esan daiteke, gizartearekin batera, filmak ere aldatzen direla. Eta teknologia eta gizartearekin gertatzen den bezala, filmak eta gizartea antzera dabiltzate. Hau da, gizarteak eskatzen duena, filmak aurkeztuko du.

martes, 25 de octubre de 2011

Animali Bizidunak

     Haurrentzako filmen artean, garrantzitsuak izaten dira animaliekin zerikusia dituztenak. Animaliek izugarrizko eragin baikorra dute haurrengan. Izan ere, haurrek haien soinuak imitatzen saiatzen dira ikusten dituzten momentuetan. Adibidez, txakur bat ikustean, haiek guau-guau onomatopeiarekin erlazionatzen dute edota katuaren miau-miau-a.
       Txikia zarenean, zeure antzekoa ez den guztia erakartzen zaitu eta animaliak dira horren eredu.
          Animalien inguruko filma garrantzitsuenak hurrengoak dira:


LEHOI ERREGEA
Añadir leyenda
LA DAMA Y EL VAGABUNDO
TOD ETA TOBY
OIHANEKO LIBURUA
TARZAN
BAMBI
MICKEY ETA LAGUNAK
NEMOREN BILA
MADAGASKAR
ARISTOGATOAK
101 DALMATA
DUMBO
MUNSTRO S.A
CHICKEN LITTLE
WINNIE THE POOH
HARTZ ANAIA
BOLT
RIO
SHREK
KUNG FU PANDA
ANTZ



Zeuentzak zein da gustokoena? 

lunes, 24 de octubre de 2011

Disney Filmen zenbait eskena

Disneyk hainbat filma egin ditu haurrentzat. Izan ere, nire ustez, haurrei zuzendutako filmen artean DISNEY-koak hoberenak dira. Erikitako pertsonaiak, musikak, hizkerak, janzkerak... nire haurtzaroan liluratu ninduten, baina ondiño ere egiten dute. Horregatik fenomeno honi buruz aurkitu ditudan bideo batzuk erakutsiko dizkizuet.



Animatzen zaituztet beste bideo batzuk igotzera eta elkarrekin fenomeno hau berriro oroitzera!

domingo, 23 de octubre de 2011

Disneyk eta Pixarrek 4 filma estreinatuko dituzte 2012 eta 2013 urteetan

“Lehoi erregearen” arrakastaren ondoren, Disney eta Pixarren beste pelikula batzuk haren atzetik joango zirela. Beraz, estudioak egin dituen lau filma 3D formatuan egingo dira 2012 eta 2013an. Pelikulak hurrengoak izango dira:
“Ederra eta Piztia”: 2012ko Urtarrilaren 13an.
“Nemoren bila”: 2012ko irailaren 14an.
“Monstruos S.A”: 2013ko urtarrilaren 18an.
“Sirenatxoa”: 2013ko irailaren 13an.


“Las grandes historias y los grandes personajes son atemporales, y en Disney tenemos la fortuna de tener un tesoro en ambos sentidos”, dijo Alan Bergman, Presidente de Walt Disney Studios.“Estamos encantados de ofrecer al público la oportunidad de experimentar estos cuentos tan queridos nuevamente en 3D, y que las generaciones más jóvenes, tengan la oportunidad de poder verlas por primera vez en pantalla grande”.

Iturria: El septimo arte

sábado, 22 de octubre de 2011

Mary Blairrek 100 urte beteko lituzke

Mary Blairrek, “Mari Errauskin” “Alicia Lurralde Miresgarrian” edo “Loti ederra” filmen pertsonaien diseinatzaileak, Irailaren 21ean, 100 urte beteko lituzke.
     Bere bihotza eta imajinazioa Walt Disneyren esku utzi egin zituen emakumeak, mundu osoko hainbat animatzailen eta diseinatzaile grafikoen inspirazioa da.
   50. hamarkadatik aurrera, ipar amerikako artistak kolorearen eta egiten zituen diseinuen berrikuntzekin fantasia eta ilusioa eman zioten Walt Disneyk zinemara eraman zituen haur literatura inguruko klasikoei. Esterako, “Peter Pan”, “Dumbo” edo “La dama y el vagabundo”. Baina Mary Blairrek bere talentua ez zuen bakarrik pelikuletan adierazi, haur ipuinetan edo muraletan ere aurkitzen dira gaur egun.
   Lerro orijinalak eta xumeak, kolore ausartak eta aurpegi politak zituzten pertsonaien aurpegiek forma eman zioten zinemara eramandako ipuinei. Mary Blairrek Disneyren filma fantastikoei eta arrakastatsuei  modernitatea eta magia jarri zien. Modu horretan, Disney mundu osoko produktorarik garrantzitsuena eta nagusiena bihurtu zen.
     “Peter Pan”-en ondoren, publizitateari ekin zion, mural dekoratiboak eta 'It's a Small World' atrakzioetarako diseinuak eginez.
       Berri hau dela eta, Googlek omenaldi bat eskaini dio hain berezia izan eta den marrazkilari honi.

Itzultzailea: Aitziber Hermoso


      Nahiz eta Disney inguruko filmen jarraitzaile sutsua izan, inoiz ez dut entzun emakume honen izena. Askotan, ikusleok bakarrik filmarekin geratzen dara eta ez gara konturatzen pelikula horren atzean hainbat pertsonen lana dagoela. Beraz, alde batetik, amorru sentitu dut artikulu honen aurrean. Batez ere, ezagunak izan beharko ziratekeen hainbat gauzen ezjakintasunak tristarazi nauelako. Baina beste alde batetik, poztasuna sentitu dut jakitean pertsona garrantzitsu honengatik nire haurtzaroan ikusi ditudan hainbat filmak sortuak izan zirelako.
      Disneyk zabaldu egin zituen filma hauek, baina emakume honek sortu egin zituen. Eskerrak ematen dizkiot hemendik.

miércoles, 5 de octubre de 2011

Zer da zinema?

      Niretzat zinema zer den galdetzekotan, erantzungo nuke dauden arte guztietatik onena dela. Zinemara pelikula bat ikustera joaten naizen bakoitzean lehenengo aldia izango balitz bezala sentitzen naiz: irrika, barregura, emozioa, intriga… Nire bizitzarako ezinbestekoa den artea da. Liburuekin gertatzen zaidan bezala, filmek beste mundu edo errealitate batera  eramaten naute, bizitza irreal horren protagonista izango banintz bezala sentiaraziz. Baina hori gutxi izango balitz, filma bukatu arren, ondoren ere ametsetan jarraitzen dut harekin.
  Beraz, horregatik uste dut haurrentzat ezinbestekoa den ekintza bat dela, hau da, haurrek filmak ikusi behar dituzte. Aukera eman behar zaie bere errealitatea ez den beste mundu bat ezagutzera. Gainera, askotan, zenbait filmek izugarrizko jakintzak transmititzen dute. Hots, gure eguneroko bizitzan beharrezkoak izango ditugun hainbat ekintza. Adibidez, hiru txerrikumeen filmarekin haurrei jakinarazi nahi diegu gauzak hobeto ateratzen direla ekintza bati orduak ematen badizkiogu eta horretan seriotasunez lan egiten baldin badugu eta ez edonola eta gauzak txarto eginez.
    Hau esanda, argi utzi nahi dut nik mota, gaia… guztietako filmen defendatzaile sutsua naizela, baina zalantzarik gabe benetako esanahaia duten filmei garrantzia ematen diet. Haiek izango direlako haurrei ezinbestekoak diren baloreak irakatsiko dizkietenak. Honekin batera, ez ditugu ahaztu behar liburuak, batez ere, filma gehienak liburuetatik datozelako. Izan ere, nik beti esaten dut filma bat idatzi batetik datorrela.
     Beraz, blog honetan haurrei zuzendutako filmak aurkeztuko ditut bai entretenitzekoak direnak, bai zeozer irakasten dutenak ere.