Filmak eta musika antzekoak dira: Sentimenduen eta gogoen progresio hutsa.

domingo, 30 de octubre de 2011

Rapunzel: Disneyko Hamargarren Printzesa

  Pasaden hilabetean, Urriak 2an, Disneyk Rapunzel hartu zuen hamargarren printzesa bezala Kensington Jauregian, Londresen.
    Mundu osoko hainbat haurrek Rapunzeli ongietorria eman zioten. Baita gainontzeko printzesak ere, halaber, Arielek, Aurorak, Bellak, Cenicientak, Jasmínek, Mulanek, Pocahontasek, Blancanievesek eta Tianak.
   Printzesa bakoitzak bere istorioa du. Adibidez, Rapunzel heroia modernoa da, hau da, nahiz eta bere bizitza osoan dorre baten barruan ezkutatuta bizi, ez da arazo larrietan dagoen emakumea. Rapunzel, 21 metroko ile magikoa duena, kuriosoa eta aktiboa da eta bere egunerokotasunean artean, liburuetan eta bere imajinazioan murgilduta ibiltzen da. Izugarrizko jakingura dauka kanpoko munduaz eta zerbaitek esaten dio bere patua dorre haren kanpotik dagoela.



    Atzo bertan ikusi nuen nik filma hau berriro ere. Izugarrizko aldaketa kulturala emna delakoan nago. Izan ere, Tiana printzesaren istorioarekin ere aldaketa nabarmenak egon ziren. Hau esaten dut, batez ere, antzinako filmeetan printzesak leloak zirudietelako. Esaterako, Mari Errauskinek edo Edurne Zurik, garai hartako emakumeen antzekoa zen, hots, garbitzen zuten eta garrantzitsuena, printze baten beharra zuten arazoetatik irtetzeko.
   Baina, gaur eguneko printzesek, berriz, bizitzaren beste ikuspegi moderno bat ematen digute. Nire ustez, produktoreak konturatu dira zeinnolako eragina duten horrelako filmeek haurrengan eta hori dela eta, didaktikoagoa diren pelikula batzuk egiten dituzte.
   Beraz, esan daiteke, gizartearekin batera, filmak ere aldatzen direla. Eta teknologia eta gizartearekin gertatzen den bezala, filmak eta gizartea antzera dabiltzate. Hau da, gizarteak eskatzen duena, filmak aurkeztuko du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario