Niretzat zinema zer den galdetzekotan, erantzungo nuke dauden arte guztietatik onena dela. Zinemara pelikula bat ikustera joaten naizen bakoitzean lehenengo aldia izango balitz bezala sentitzen naiz: irrika, barregura, emozioa, intriga… Nire bizitzarako ezinbestekoa den artea da. Liburuekin gertatzen zaidan bezala, filmek beste mundu edo errealitate batera eramaten naute, bizitza irreal horren protagonista izango banintz bezala sentiaraziz. Baina hori gutxi izango balitz, filma bukatu arren, ondoren ere ametsetan jarraitzen dut harekin.
Beraz, horregatik uste dut haurrentzat ezinbestekoa den ekintza bat dela, hau da, haurrek filmak ikusi behar dituzte. Aukera eman behar zaie bere errealitatea ez den beste mundu bat ezagutzera. Gainera, askotan, zenbait filmek izugarrizko jakintzak transmititzen dute. Hots, gure eguneroko bizitzan beharrezkoak izango ditugun hainbat ekintza. Adibidez, hiru txerrikumeen filmarekin haurrei jakinarazi nahi diegu gauzak hobeto ateratzen direla ekintza bati orduak ematen badizkiogu eta horretan seriotasunez lan egiten baldin badugu eta ez edonola eta gauzak txarto eginez.
Hau esanda, argi utzi nahi dut nik mota, gaia… guztietako filmen defendatzaile sutsua naizela, baina zalantzarik gabe benetako esanahaia duten filmei garrantzia ematen diet. Haiek izango direlako haurrei ezinbestekoak diren baloreak irakatsiko dizkietenak. Honekin batera, ez ditugu ahaztu behar liburuak, batez ere, filma gehienak liburuetatik datozelako. Izan ere, nik beti esaten dut filma bat idatzi batetik datorrela.
Beraz, blog honetan haurrei zuzendutako filmak aurkeztuko ditut bai entretenitzekoak direnak, bai zeozer irakasten dutenak ere.
No hay comentarios:
Publicar un comentario