Filmak eta musika antzekoak dira: Sentimenduen eta gogoen progresio hutsa.

domingo, 4 de diciembre de 2011

Gaurko arratsaldeko filmak

Gaur, abenduak 4, asteburu guztietan bezala, Disney Channelek haren etxeko filma bat aurkeztuko digu. Igande honetan, Bambi izango da protagonista.

Filma honetan, geldialditxo bat egingo dut nire iritzi pertsonala botatzeko.

Txikia nintzen Bambi ikusi nuen lehen aldiz. Baina hasiera batetkl, haren gaiaren mamiak hunkitu ninduen. Izan ere, beti esan dut haurrentzako filmek ideia edo esanahi garrantzitsu bat dutela marrazki bizidunen atzetik. Bambik, esaterako, gure errealitatearen zati dramatiko eta tristea aurkesten digu. Zati bat esaten dut, batez ere, gure errealitatean oso zaila delako oreinak, untxiak, mofetak… elkarrekin ikustea. Beraz, gure errealitatearen zati dramatiko horretara itzulita, honi erreferentzia egiten nion: Guk, pertsonok, animaliak hiltzen ditugu.
Hori dela eta, uste dut beti tristura datorkidala “Bambi”, “Dumbo” eta “Tod eta Toby”ri buruz hitz egiten dugunean. Istorio tristeak dituzte, gertaera triste batzuk ematen direlako, baina beti gizakiok eragindakoak.
Hori haurra zarenean ez zara konturatzen, heldutasunean eta zeure gizartea hobeto ezagutzen duzunean, berriz, gauzak aldatzen dira.


Ezer gehiagorik gabe, “Bambi” oreinatxoaren abenturak eta tristurak ezagutu nahi badituzue…


Gaur, abenduaren 4an, Disney Channelekin 16:00 hitzordua daukazue.

Horrez gain, beste kate batzuetan honako pelikula hauek emango dituzte:


Boing-en, arratsaldeko 15:35, Barbie: Escuela de princesas.
Clan TV-en, arratsaldeko 16:00, Batman: El misterio de Batwoman.
Antena 3-an, arratsaldeko 16:00, La mejor epoca del año.

Iturria: Programazioa

No hay comentarios:

Publicar un comentario