Filmak eta musika antzekoak dira: Sentimenduen eta gogoen progresio hutsa.

martes, 8 de noviembre de 2011

Filmen abestiak

Aurreko sarrera batean, haurrentzako film batzuen banda sonoroa edo musika jarri nuen. Nire esperientziatik abiatuta, esan beharra daukat txikitatik ikusitako filmen musika betidanik abestu dudan musika izan dela eta horietako abesti bat entzuten dudanean, momentuan, hunkitzen naizela.
Musikak izugarrizko eragina dauka haurrengan. Adibidez, haur bat esnatu nahi badugu musika martxaduna baino ez diogu jarri behar. Berriz, lasaitu nahi izanez gero, mantsoa den musika hautatu behar dugu. Hori erritmoari begira izango litzateke, baina letra beste munduko gauza bat da. Txikia zarenean ez zara konturatzen horretaz, baina nagusia egitean eta hain garrantzitsuak izan diren abesti horiek berriro entzutean, konturatzen zara zein indartsuak ziren abesti horietako letrak.
Adibidez, Tarzan filmako abestiak entzun ditudan abestietatik ederrenak, esanguratsuenak eta hunkigarrienak dira. Horrez gain, askotan ez gara konturatzen baina abesti guztien letra zerikusi handia dute filmean ematen den gaia edo ekintzarekin. Adibide batzuk jarriko ditut jarraian:

- Lehen aipatutako Tarzan filma, gizakien eta animalien arteko desberdintasunaz eta berdintasunaz aritzen da. Horrekin batera, abesti hau dago:
- Pocahontas filmak emakume bat bere bidea aurkitzeaz hitz egiten du. Abestia hau horrekin bat dator:
- Sirenatxoa haren askatasuna (itsasotik irten) lortu nahian dabilela adierazteko honako abesti hau eskaintzen digu:
- Herculesek bere jatorria zein den ez jakiteak sentiarazten diona azaltzeko musika hau abesten du:
Horiek garrantzi handiko musikaren artean sartuko nituzke, beste batzuen artean, noski. Baina, badaude beste abesti batzuk egoerari laguntzeko erabiltzen direnak. Adibidez, amodiozko eszena bat baldin badago, ba horri jarraitzeko musika jartzen da. Hona hemen adibide batzuk:


Honekin adierazi nahi dudana da, filmetako abestiek izugarrizko eragina izaten dutela haurrengan, batez ere, askotan abestien letrek uste duguna baino gehiago transmititzen dutelako.
Hau esanda, amaitzen dut gaurko sarrera hau! Espero dut zeuen gustukoa izatea!

No hay comentarios:

Publicar un comentario