Filmak eta musika antzekoak dira: Sentimenduen eta gogoen progresio hutsa.

lunes, 7 de noviembre de 2011

Lehoi Erregearen musikala Madrilen!!!

“Walt Disneyko pelikularik garrantzitsuenetarikoak izugarrizko arrakasta du Madrileko Lope de Vega antzerkian. “Lehoi Erregea” musikala 60 milioi pertsona baino gehiagori aurkeztu zaigu hilabete honetan.

1994an, Walt Disneyk Lehoi Errege filma egin zuen eta handik aurrera bai haurren bai helduen bihotzetan betirako arrastoa utzi zuen. Gehienak Simba lehoi txikiari gertatutako tragediarekin identifikaturik, “Hakuna Matata” abestia gogoz abesten genuen bizitza larritasunik gabe bizitzeko asmoz. Baina bizitzako zikloak etxera bueltarazi zion eta iraganari, minari… aurre egin behar izan zion. Horrekin bere lekua eta bere identitatea berriro lortu zuen.
Filmaren tragedia alde batera utzita eta nahiz eta Shakespearen “Hamlet” obrarekin konparatzen duten, izugarrizko arrakasta izan duen antzerki musikala bihurtu da. Broadwayen 14 urtez egon da jo eta ke eta orain Madrileko Lope de Vega antzerkian ikusteko aukera dugu.”

Aurten, Londresen egon naiz uztailean eta metrora heltzeko bidean antzerkietan botako zituzten musikalak, antzerkiak… kartelak egoten ziren. Gogoratzen dut Lehoi Erregearen kartela ikusterakoan saltoka hasi nintzela metro erdian eta geldirik geratu nintzenez jendea ezin zuen pasatu… Izugarrizko iskanbila sortu nuen momentu baten! Pena bat izan zen joan ez izana, batez ere, txikitatik maite izan dudan filma izan delako eta horrelako ikuskizun bizia ikusteak izugarrizko poza sortzen ninduelako.
Sentsazio horrekin Londresetik joan nintzen… Baina hura nire sorpresa, urrian Madriletik nenbilela eta kartel bera ikusten dudanean! Eta ez didazue sinistuko baina metroan ere ikusi nuen kartel hura! Hori bai, oraingo horretan ez nintzen hainbeste emozionatu eta emozioak kontrolatuz, begirada azkar bat bota nion kartelari, batez ere, egunak eta orduak zeintzuk ziren jakiteko. Tristuraz beteta geratu nintzen irakurri nuenean musikalaren estreinaldia hurrengo asteburuan zela eta ez ni Madrilen nengoen asteburuan.
Momentu hartan izugarrizko amorrua sentitu nuen. Birritan kartel bera ikusi eta birritan ezin joan! Hala ere, espero dut esana egia izatea eta hirugarren biderrez ikusten dudanean joan ahal izatea!
Beraz, Madriletik bizi bazarete edota aukera baldin baduzue bertara joateko, saiatu zaitezte ikuskizun ikaragarri hau ikusten eta horretaz disfrutatuz! Zeuen esperientzia hemen kontatzea espero dut! Eta nola ez, zeuen inguruan dauden haurrak bertara ere eraman, liluratuko dituzue ziur.

Iturria: Gentedigital

No hay comentarios:

Publicar un comentario