Filmak eta musika antzekoak dira: Sentimenduen eta gogoen progresio hutsa.

martes, 1 de noviembre de 2011

Disney Printzesen artean belaunaldiak?

   Rapunzeleko berriak, gure gizarteak izan dituen aldaketak aztertzera behartu nau. Hau da, gizartearekin batera, filmak ere izugarrizko aldaketa izan dute. Izan ere, Disneyko filmak aztertuz nabarmena da, printzesen artean dauden aldeak. Blog honetan azaltzen den bezala, hiru belaunaldi bereizten dira.


   Lehenengoek, Edurne Zurik (1937), Mari Errauskinek (1950) eta Loti Ederrak (1959) osatzen dute. Haien helburua pasiboak eta ederrak izatea zen. Izan ere, lehenengo bien zeregin nagusia garbitzea zen! Esaterako, Edurne Zurik ipotxen etxera heltzen den une berean, oso zikin ikusten duenez, garbitzen hasten da. Gainera, ipotxekin duen harremana haien ama balitz bezalakoa da.
    Horrek, adierazten du garai hartako emakumearen papera zein zen. Etxea txukun edukitzea, pasiboa izatea, munduko amarik onena izatea, etxeko guztien bizitza zaintzea…
   Bigarrenak, berriz, Sirenatxoak (1989), Jasminek (1992) eta Bellak (1991) osatzen dute. Oraingoan, aurrerapenak ikusten dira pertsonai hauetan. Esaterako, erantzuten dute, managaitzak dira… Eta gainera, irakurmenaren nozio berri bat agertzen da, hau da, Bellari, adibidez, irakurtzea gustatzen zaio. Hala eta guztiz ere, oraindik ere, salbatu beharreko emakume pasiboen jarrera aurkezten dute.
   Azkenak, Mulenek (1998), Tianak (2009) eta Rapunzelek (2010) osatzen dute. Hauek, gaur egun iristen ari dira eta nahiz eta, Mulanek haurrengan eragin handia ez izan, azkeneko biak izugarrizko aldaketa ekarri dute. Tianak, adibidez, negozio bat eraiki nahi du eta Rapunzel, berriz, bere ile luzetik askatzen denean, aske izateko aukera du. Oraingoan, gizonei aurre egiteko jarrera aurkezten dute eta haiek bakarrik arazoetatik irteteko gogoak jartzen dituzte.
   Honekin, zer esan nahi dut? Gizartearekin batera, zorionez, gauzak aldatu direla. Baina oraindik ere aldaketa garaian gaude eta aurrerapausoak emateko aukera daukagu.  

No hay comentarios:

Publicar un comentario